Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dutenez, bertze lau euskal preso ekarriko dituzte Euskal Herriko kartzeletara: Santi Aragon Logroñotik Martutenera (Donostia) ekarriko dute; Juan Karlos Herrador, El Duesotik Basaurira (Bizkaia), eta Josu Ginea eta Iker Lima, berriz, Leondik Basaurira.
BERRIAren zenbaketaren arabera, gaur egun 72 euskal preso daude Euskal Herriko kartzeletan, eta, horiek eta aitzinetik iragarrita dagoen bertze bat mugitzean, 77 izanen lirateke jada. Azken Euskal Herriratze iragarpenak urrian egin zituzten Espainiako Espetxe Erakundeek. Frantziako Estatuan 22 euskal preso daude, eta Espainian, 106.