EUSKAL PRESOAK

Bertze hiru preso hurbilduko dituzte, eta bi Euskal Herriratu

Sergio Polo Escobes eta Gorka Vidal Alvaro dira Euskal Herriratuko dituztenak: Zaballara ekarriko dituzte. Juan Ramon Karasatorre Aldaz El Duesora hurbilduko dute; Ibai Beobide Arza, Burgosera; eta Mattin Sarasola Iarzabal, Dueñasera.

Presoen aldeko urtarrileko mobiliazioa, aurten, Donostian. JON URBE / FOKU
maddi ane txoperena iribarren
2021eko urtarrilaren 29a
14:36
Entzun

Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dutenez, bertze bortz preso mugituko dituzte laster: hiru Euskal Herri ingurura hurbilduko dituzte, eta bi Euskal Herrira ekarriko dituzte, Zaballako espetxera. Sergio Polo Escobes eta Gorka Vidal Alvaro dira Euskal Herriratuko dituztenak: Zaballako kartzelara ekarriko dituzte (Araba). Polo Escobes Herreran dago gaur egun (640 kilometro), eta Vidal Alvaro, Logroñon (170 kilometro). Polori, gainera, bigarren gradua ere emanen diote.

Juan Ramon Karasatorre, Ibai Beobide Arza eta Mattin Sarasola Iarzabal dira hurbilduko dituzten hirurak. Karasatorre Castelloko espetxean dago egun (Herrialde Katalanak, 480 kilometro), eta El Duesora mugituko dute (170 kilometro). Bigarren gradua ere emanen diote. Beobide Puerto IIIn dago orain (1.020 kilometro), eta Burgosera hurbilduko dute (215 kilometro). Sarasola Jaenen daukate egun (775 kilometro), eta Dueñasera lekualdatuko dute (310 kilometro).

Mugimendu hauekin, dagoeneko 146 dira 2018tik iragarritako mugimenduak, eta mugituriko presoak 107. Hona hemen euskal presoen datu eguneratuak:

Gaur mugitu dituzten preso gehienek zigor luzeak dituzte, ETAko kide izanda hainbat delitu egotzita. Karasatorre 2013tik dago espetxean, eta zigorraren hiru laurdenak 2029an beteko ditu. Sarasola 2008tik dago espetxean, eta 1.040 urteko zigorra ezarri zioten. Ibai Beobidek 29 urteko zigorra du. Vidal 2004tik dago kartzelan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.