Etxerat euskal presoen senideen elkarteak jakinarazi duenez, bertze hiru euskal preso jarri dituzte hirugarren graduan: Gorka Martinez Ahedo, Gorka Lupiañez eta Aitor Esnaola Dorronsoro. Martinez Ahedo Basauriko espetxean dago (Bizkaia), eta joan den ortziraletik dago hirugarren graduan, Iñaki Bilbao Gaubekarekin batera. Bertze biak Martuteneko kartzelan daude (Donostia). Bi espetxeetako tratamendu batzordeek proposatuta eta Eusko Jaurlaritzak onartuta eman diete erregimen irekia guziei.
Martinez Ahedok 24 urte daramatza preso; Lupiañez Mintegik, hamalau —aurten beteko ditu zigorraren hiru laurdenak—; eta Esnaola Dorronsorok, 11.
Aldaketa horiekin, jada hogei euskal preso daude hirugarren graduan. Espainiako Estatuan dauden gainerako guziak bigarrenean daude.