ZORNOTZA. Joan den uztailaren 25ean Zornotzan (Bizkaia) gertaturiko erasoarekin lotuta bertze mutil gazte bat atxilotu zuten atzo Bilbon. Horrez gain, herenegun atxiki zituzten bi mutil gazteetatik bat Adingabeen Fiskaltzaren esku utzi zuten atzo, eta bertzea, adinez nagusia, espetxeratu egin zuten. Guztira hamahiru mutil dira 23 urteko beste bati jipoia ematea leporatuta atxilotutakoak: sei adingabe eta adinez nagusiak diren bertze zazpi. Horietako bortz, adinez nagusiak guztiak, preso sartu dituzte.
Erasoa jasan zuen mutila Gurutzetako ospitalean dago oraindik, oso larri, eta atzo trakeotomia egin zioten, arnasa hobeto har dezan.
Bertze gizon bat atxilotu dute Zornotzako erasoaren harira
Herenegun atxilotuetako bat kartzelara bidali dute. Guztira bost dira jada espetxeratu dituzten gazteak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu