EUSKAL PRESOAK

Bertze bortz euskal preso Euskal Herriratuko dituzte

Lexuri Gallastegi, Zigor Blanco, Gorka Lupiañez, Jose Maria Novoa eta Ion Troitiño dira Euskal Herrira ekarriko dituzten euskal presoak. Eusko Jaurlaritzak zehaztu beharko du zein kartzelatara mugitzen dituzten.

Joan den urrian euskal presoen eskubideen alde Donostian egindako manifestazioa. JON URBE / FOKU
maddi ane txoperena iribarren
2021eko abenduaren 9a
14:18
Entzun

Lexuri Gallastegi, Zigor Blanco, Gorka Lupiañez, Jose Maria Novoa eta Ion Troitiño euskal presoak Euskal Herriratu eginen dituzte. Hala jakinarazi berri dute Espainiako Espetxe Erakundeek. Ez dute iragarri zein kartzelatara ekarriko dituzten, ordea: hori Eusko Jaurlaritzak zehaztu beharko duela erran du Espainiako Barne Ministerioak. Izan ere, haren menpeko Espainiako Espetxe Erakundeek adierazi dutenez, bortz euskal presoen Euskal Herriratzeak Eusko Jaurlaritzako Justizia sailarekin koordinatuta iragarri dituzte. Urriaren 1etik Jaurlaritzak du Martutene (Donostia), Basauri (Bizkaia) eta Zaballako (Araba) espetxeen eskumena.

Zigor Blanco Asturiasko kartzelan dago gaur egun (Espainia, 385 kilometro), eta 2018tik beteak ditu zigorraren hiru laurdenak. 2003tik dago espetxean. Lexuri Gallastegi 2010etik dago preso, eta 2031n beteko ditu hiru laurdenak. Zuerako espetxean dago egun (Espainia, 245 kilometro). Gorka Lupiañez Logroñon dago (Espainia, 170 kilometro), eta 2007tik daukate espetxean. 2022an beteko ditu zigorraren hiru laurdenak. Jose Maria Novoa Mansillan dago (Espainia, 370 kilometro), 1999tik espetxean, eta hark ere 2022an beteko ditu hiru laurdenak. Troitiño 2010etik dago Espainiako espetxeetan, gaur egun Logroñon, eta 2040an beteko lituzke hiru laurdenak.

BERRIAren zenbaketaren arabera, gaur egun 76 euskal preso daude Euskal Herriko kartzeletan. Bertze bortz horiek eta lekualdatzeke dagoen bertze bat mugitzerakoan, 82 izanen dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.