TER tren konpainiak gaur goizaldean ohartarazi duenez, tren zerbitzua bertan behera utzi dute Baiona eta Hendaia eta Baiona Donibane Garazi artean.
«Haize bortitza» espero dutela eta «segurtasun arrazoiengatik» hartu dute neurria, azaldu dutenez.
Erabiltzaileek galdetu diete zer garraio zerbitzu jarri duten trenak ordezkatzeko, eta halakorik ez dagoela erantzun diete. «Orduko 120 kilometroko ufadak espero ditugu, autobus konpainiak ere ez dira ibiliko, segurtasun neurri gisa».