Mediku forentseek esan dutenez, labana gibeletik birikara sartu zioten Berruetari, eta zauriarekin odolustu egingo zen, ordu erdian edo. Hala ere, denbora hori pasatu baino lehen hiru tiro jaurti zizkion poliziak, eta lehenago hil zen balen zauriekin birikak odolez bete zitzaizkiolako.
Arratsaldean jarraituko du epaiketak, eta poliziak eta bi psikiatrak deklaratu dute.
'BErrueta auzia'
Berrueta tiroz hil bazen ere, eman zioten labankadarekin berdin hilko zela esan dute mediku forentseek
Angel Berruetari autopsia egin zioten lau mediku forentseek hitz egin dute gaur epaiketan, eta haiek esan dutenez, Berrueta poliziak emandako hiru tiroek hil zuten, baina, tirorik bota ez bazioten ere, aurretik eman zioten labankadak ere hil egingo zuen. Horretaz gain, Berrueta hil zuen poliziaren semea "pixka bat motza" dela esan du hilketaren hurrengo egunean hura aztertu zuen psikiatrak, baina, gaineratu duenez, ongia eta gaizkia ezberdintzeko gai da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu