Berriz gibelatu dute SNCFk 'bakegileei' eskatu kalte ordainen auzi zibila

Akizeko Zigor Auzitegiak ekainaren 3ra gibelatu du auzia.

(ID_17072286478205) (/EZEZAGUNA)
Ekhi Erremundegi Beloki.
2024ko otsailaren 6a
14:56
Entzun 00:00:0000:00:00

Bakegileek ohar batean jakinarazi dutenez, berriz gibelatu da SNCF enpresak trenbidea blokeatzeagatik eskatzen dizkien kalte ordainen inguruko auzi zibila. Ekainaren 3rako ezarri du audientzia Akizeko Zigor Auzitegiak. 2022ko uztailean, bederatzi ekintzailek Akize (Okzitania) eta Baiona arteko trenbidea oztopatu zuten, Jakes Esnal eta Ion Paroten baldintzapean askatu zitzatela eskatzeko. Egun hartan trenek izandako berantagatik lortu nahi du ordainsaria tren konpainiak.

2022ko abenduan epaitu zituzten bakegileak, Akizen, eta 800 euroko isuna ezarri zioten haietako bakoitzari, gibelapenarekin. Azken orduan, SNCF epaiketarako parte zibil gisa jarri zen,  eta 159.000 euroko kalte ordaina eskatu zuen egun hartako ekintzak eragindako kalteagatik. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.