Berria.info eta Berriketan sare sozialean jasotako mezu batzuk

2010eko abenduaren 29a
00:00
Entzun
«Sabin Intxaurraga hil da. Kazetari lanetan ezagutu nuen, bertso zaletasuna partekatu genuen, eta politikan geroago. Pertsona handia joan da!».

Jon Abril

«Lapurdin ere asko maite zintugun. EAko hainbat militanteren itsasargia. Gizon, euskaldun eta politikari eredugarria. Ea zure bidea segituz, gure ametsak betetzea lortzen dugun. Doluminak familia eta hurbilekoei».

Haritza Camblong

«Ez dago eskubiderik, Sabin, baina zeuk erakutsitako kemen eta indarraz jarraituko dugu euskaldun guztion eskubideen aldeko bidean, zure oroiminez».

Karmelo Landa

«Sabin Intxaurraga hil da eta, ohi den bezala, bakoitzak bere erara gogoratuko du, nik bezalaxe. Batez ere Egunkaria-ren itxierarekin lotuta gogoratuko dut nik. Gogoan dut, otsaileko goiz hotz hartan, jendea Martin Ugalde kutur parkean elkartzen hasi zenean, Luis Mendizabal (garai hartan bere komunikazio arduraduna) izan zela Eusko Jaurlaritzatik iritsi zen lehena, Sabinek hala eskatuta. Hura izan zen lehen urratsa eta ez zen azkena izan, handik aurrerako asteetan ere beti izan baikenuen, beste askorekin batera, aldamenean eta beti laguntzeko prest. Egunkaria-kook ez dugu ahaztuko bere ekarpena».

Joanmari Larrarte

«Gorbeia menditontorretik ikusiko duzu orain hainbeste desio zenuen abertzaleen batasuna! Zuk erakutsitako bide beretik jarraituko dugu. Besarkada handia zauden tokian».

Iñaki Gil Basterra

«Eskerrik asko, Sabin, Euskalerriaren alde eta pertsona guztien eskubideen alde egindako lanagatik; zure enpeinua fruitua ematen ari da; doluminak eta animoak familiari eta lagun guztiei. Ohore bat izan da Sabinen taldekide eta lagun on izatea. Besarkada bero bat familiari. Izaskun-Joxerra».

Joxerramon Bengoetxea

«Aupa Sabin:

Gorbea baino goruntz zure desioak.

Beste batzuk datoz gorantzkoan.

Har ezazu atseden

maitatu izan duzun

lur magalean.

Egun handirarte!»

Segundo Garin Casares
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.