BERRIA lankide ariko da Eusko Ikaskuntzarekin

Ituna sinatzen, atzo. M. ANDRES / FOKU.
2023ko urriaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BAIONA.Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakariak eta Amagoia Mujika BERRIAko zuzendariak lankidetza itun bat sinatu zuten atzo, Martin Ugalde kultur parkean (Andoain). Lau urterako da, eta luza liteke. Eusko Ikaskuntzaren jardueren eta proiektuen berri sakon emango du BERRIAk hitzarmenari atxikita, eta sakoneko elkarrizketak eta iritzi artikuluak koordinatuko dituzte. «Harreman kualifikatuen sare bat eratzea» da asmoa, erakunde biek arnasa luzeko eta kalitatezko informazioaren alde lan egiten dute, eta elkarren osagarri izan daitezkeen ustea baitute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.