Debekua

Berri Txarrak-ek Zaragozan ematekoa duen kontzertua debekatzeko eskatu du PPk

"Terrorismoa goratzea" egozten diote talde nafarrari.

Berri Txarraken emanaldia Donostiako Aste Nagusian. JON URBE / ARGAZKI PRESS
2015eko irailaren 10a
09:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Berri Txarrak-ek "terrorismoa goratu eta ETAko presoak babesten" dituela esanez, talde nafarrak Zaragozan ematekoa duen kontzertua debekatzeko eskatu dio PPk udal gobernuari.

PPko eledun Jorge Azconek eskatzen dio Zaragozako alkate Pedro Santisteveri jarrera aldatu, eta debeka dezala Lekunberriko taldeak egitekoa duen kontzertua: "Ez litzaioke udal azpiegitura bat erabiltzen utzi behar, halako curriculum tamalgarria duen talde bati".

Irailaren 25ean, NATOren maniobren aurka antolatutako makrokontzertuan parte hartzekoa da Berri Txarrak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.