Komunikabideak

Beroari aurre eginez 4.000 lagun inguru elkartu dira Iruñean Euskalerria Irratiaren alde

=iMintza: Euskalerria Irratia, eskubide osoz=i dioen pankarta daramate, manifestazioaren buruan, deialdia egin zuten hamaika herritarrek. Tartean da Mikel Bujanda irratiko zuzendaria ere. Nafarroako Gobernuaren jarrera salatzeaz gain Nafarroako herritarrek sostengu zabala eskaini dietela ere ospatu dute. Festa giroa izan da nagusi bero saparen gainetik; dantzarien, txarangen eta joaldunen laguntzarekin.

2006ko maiatzaren 27a
19:39
Entzun
Bero izugarria eginagatik ere 4.000 lagun inguruk eskatu dute Euskalerria irratiarentzako baimena. adin guztietako jendea, haur, heldu, zahar eta gazte. Horien artean hainbat alderdi eta eragileetako ordezkariak: Aralar, Batasuna, Ezker Batua, Batzarre eta EAJ, besteak beste.

Gaztelu Plazan amaitu da manifestazioa eta bertan Alde Zaharraren eguna ospatzen ari ziren erraldoi eta buruhandiek bat egin dute Euskalerria irratiaren aldeko ekimenarekin. Inma Errea, manifestazioaren deitzaileetako batek eta Mikel Bijandak hartu dute hitza. Irratiko zuzendariak adierazi du Nafarroako Gobernuarekin haserre egoteko arrazoi nahikoa izanagatik ere, pozik egoteko eguna dela gaurkoa gizarteak emandako erantzunagatik.

Hemezortzi urteko ibilbidea du jada atzean Euskalerria Irratiak. Berriki, baimenik gabe utzi du berriz Nafarroako Gobernuak, 1998. urtean egin zuten lizentzien banaketa epaileen aginduz errepikatu ondoren.

Irratiko ordezkariek gizartearen babesa eta laguntza eskatu zuten eta erruz jaso dute babes hori. Hamaika alderdik, sindikatuk eta elkartek bat egin dute Euskalerria Irratiarekin: EAko Mikel Irujok, Batzarreko Koldo Plak, PSNko Ainhoa Aznarezek, Nafarroa Bai-ko Paula Casaresek, Aralarreko Xanti Begiristainek, IUN-NEBko Laura Jimenezek, EAJko Laura Iantzik, EKAko Jesus Mari Aragonek, Batasuneko Marine Pueyok; CCOO, CGT, LAB, ELA, EHNE, ESK eta EILAS sindikatuek, euskalgintzaren arloko hamarnaka taldek, Nafarroako Ekologistak Martxan taldeak eta abar luze batek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.