Bernard Elhorga izanen da Senpereko auzapeza, bigarren itzulia irabazita

2023ko otsailaren 28a
00:00
Entzun
SENPERE. Bernard Elhorga izanen da Senpereko (Lapurdi) auzapeza. Herenegun iragan zen herriko bozen bigarren itzulia, eta 1.333 herritarren bozak eskuratu zituen (%38,6). Ehun bozen diferentzia atera zion abertzaleek bultzatutako zerrenda zabalari. 1.233 boz eskuratu zituen Christophe Jauregik (%35,7). Azken lekuan iritsi zen Dominique Idiart auzapez ohia, 886 boz eskuratuta (%25,7).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.