Berme juridikoa du gobernuak, euskara meritu gisa puntuatzeko

Nafarroako Kontseiluak ebatzi du zilegi dela eremu ez-euskaldunean euskara aintzat hartzea. «Ausart» jokatzeko eskatu du euskalgintzak

Joxerra Senar - Ion Orzaiz
Iruñea
2020ko martxoaren 5a
00:00
Entzun
«Ezin da jakin zergatik frantsesaren edo ingelesaren ezagutza baloratu daitekeen eta euskararena ez. Are gehiago, Nafarroako hizkuntza propioa da, eta herritar guztiek eskubidea dute ezagutzeko eta erabiltzeko, Euskararen Legeak dioen moduan; aldiz, Europako gainerako hizkuntzak ez daude posizio horretan». Nafarroako Kontseiluak zurian beltz adierazi du: euskararen ezagutza meritu gisa har daiteke administrazio publikoan sartzeko oposizio probetan, Euskararen Legeak ezarritako edozein eremu linguistikotan.

Kontseilua foru erkidegoko aholku emaile gorena da, eta haren funtzioen artean dago zehaztea ea Konstituzioa, Foru Hobekuntza eta oro har ordenamendu juridikoa betetzen ote den. Haren ebazpenak ez dira lotesleak. Kasu honetan, administrazio publikoko euskara erabilerari buruzko dekretua lantzen ari da gobernua, Nafarroako Auzitegi Nagusiak 2017ko araudia kamustu ostean. Hori dela eta, euskararen puntuazioari buruzko ebazpena eskatu zuen Txibiteren gobernuak. Orain, kontseiluak ebatzi du «legezkoa» dela arau bidez euskara meritutzat hartzea eremu ez-euskaldunean.

Bilbao: «Ausardia behar da»

Nafarroako Kontseiluak emandako ebazpenaren ostean, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak «ausardiaz jokatzeko» eta urratsak «behingoz» egiteko eskatu dio gobernuari: «Zein beste txosten edo azterketa juridiko behar du erabakiak hartzeko? Garaia da hizkuntza politika modu prekarioan egiteari uzteko», esan du Paul Bilbao idazkari nagusiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.