Bergaran hondakin lantegia jartzea baimendu du Tapiak

jone arruabarrena
2022ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Valogreen Paper BC SM enpresari Bergaran (Gipuzkoa) paper hondakinen lantegia martxan jartzeko ingurumen baimen bateratua eman dio Eusko Jaurlaritzak. Horren berri eman du Bergarako Udalak, eta iragarri du errekurtsoa jarriko duela. Azaldu du Jaurlaritzak ez diela erantzun udalak lantegiaren inguruan bidalitako alegazioei. Udalak Jaurlaritzari adierazi zion lantegi hori ez zela bateragarria Bergarako Plan Orokorrarekin, eta, beraz, ez zuela onartzen lantegi hori Bergarako Larramendi industrialdean jartzerik. Horrez gain, adierazi du «hondakinen kudeaketaren erabilera» ere ez dela bateragarria, «erabilera osagarri gisa» bakarrik onartzen duelako udalak, ez erabilera nagusi gisa.

Abenduaren hasieran onartu zen Ingurumen Administrazioaren Legeari egindako zuzenketa, eta zuzenketa horrek ahalmena ematen dio Eusko Jaurlaritzari, interes orokorraren izenean, udalek onartzen ez dituzten proiektuei ere bide emateko. Lege hori baliatu du oraingoan Jaurlaritzak Valogreen enpresari baimena emateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.