Bergaran gazte bat atxilotu dute, epaitegiko banderak kentzea egotzita

Ertzaintzaren arabera, ikurrina eta Espainiako bandera kendu ditu gazteak, eta su eman dio Espainiakoari

Erredakzioa
Donostia
2011ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Ertzaintzak 21 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo goizaldean Bergaran (Gipuzkoa), epaitegi aurreko bi banderak kentzea egotzita. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak kaleratutako oharrak jasotzen duenez, gazteak bi bandera kendu zituen —ikurrina eta Espainiakoa—, eta Espainiakoari su eman zion.

Herrizaingo Sailak emandako informazioaren arabera, atzo goizeko 05:00etan izan zen gertakaria. Ordu horretan, epaitegiko segurtasun zerbitzuak epaitegiaren atarian ikurrina eta Espainiako bandera falta zirela ohartu ziren, eta abisua eman zioten Ertzaintzari. Poliziaren patruila batek epaitegi aurrera heldu eta banderak falta zirela egiaztatu zuenean, ustez «lapurretaren» egileek herriko gaztetxerako bidea hartu zutela jakin zuen, Herrizaingo Sailak berri eman duenez.

Haien bila joan zen Ertzaintza gaztetxera, eta, hara iristean, ustez epaitegi ataritik kendutako ikurrina esku artean zeraman gazte bat identifikatu zuen. Ertzainek eskatuta, ostutako beste bandera —Espainiakoa— atera zuen ondoren gazteak. Bandera horren zati bat erreta zegoen, Herrizaingo Sailaren oharrak dioenez. Ertzaintzak gaztea atxilotu eta polizia etxera eraman zuen, banderak lapurtu eta erretzea leporatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.