Bere izatea ezkutatu ezin den errealitate bat dela dio ezker abertzaleak

Gipuzkoako foru hauteskundeei buruzko inkestak egoera aldatzen ari dela erakusten duela uste du

Erredakzioa
Donostia
2010eko azaroaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gipuzkoako Foru Aldundiak 2011ko foru hauteskundeei buruz egindako inkestan ezker abertzalea aukeren artean azaltzeak erakusten du, ezker abertzalearen ustez, «azken urtean abian jarritako iniziatiba politikoen bidez Euskal Herriko panorama politikoa aldatzen ari dela». Era berean, «azken urteetan legez kanporatzeak baliatuz ezker abertzalea ezkutatzeko eta desagerrarazteko» egin diren saioak «antzuak» izan direla eta ezker abertzalea «ezkutatu ezin den errealitate politiko eta sozial bat» dela ere agerian utzi duela deritzo.

Bestalde, Gipuzkoan gehiengo sozial abertzale eta aurrerakoia dagoela ohartarazi, eta gehiengo hori «Euskal Herrian beharrezko den aldaketarako motor» bihur dadila eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.