Beñat Garaio ikerlariak jakinarazi du behin-behinean utziko duela ikerkuntza

Maori hizkuntza gutxituaren eta euskararen arteko zubi lana egitea du helburu saritutako proiektuak

Beñat Garaio Eusko Ikaskuntza Laboral Kutxako sari banaketan. MONIKA DEL VALLE
Sara Iriarte Lasa
2023ko uztailaren 21a
12:44
Entzun

Beñat Garaio ikertzaile soziolinguistak irabazi du Eusko Ikaskuntza Laboral Kutxa Gazte Saria. Hala ere, ikerlarien lan baldintzak hobetu bitartean ikerketaren alorra utziko duela jakinarazi du. Hain zuzen, Bilboko Euskalduna jauregian atzo egin zen sari banaketaren ekitaldian, ikerketarako baliabide gehiago eskatu zituen Garaiok.

Kia ora, takatāpui: māoriera eta euskararen biziberritze prozesuak elkarlotzen izena du saritutako proiektuak. Euskararen eta Zeelanda Berriko maori hizkuntza gutxituaren arteko zubi lana egitea da helburua, hizkuntza horiek biziberritzeko prozesua elkarrekin egiteko eta elkarrengandik ikasteko, eta indarrak batuz bi hizkuntzak suspertzeko erronkari aurre egiteko. Bide horretan, maori kulturaren ikuspuntu filosofiko akademikoa euskal eremura hurbildu nahi du. Proposatzen du metodologia berritzailea erabiliz eta soziolinguistika anglosaxoiaren laguntzarekin lotzea bi hizkuntza horiek. Saria jaso zuenean Euskadi Irratian azaldu zuenez, duela urte batzuk Eusko Ikaskuntzak hizkuntza komunitatearen diagnostiko bat egiteko metodologia bat garatu zuen. Garaiok adierazi du metodologia horri jarraipena eman nahi diola, maorieraren diagnostiko bat egiteko eta bertako eragileak, indarguneak eta lorpenak identifikatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.