Bengoak dio Ibai Uriarteren ebakuntzan ez zela okerrik izan

2012ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren iritziz, Gurutzetako erietxeko medikuek ez zuten inongo arduragabekeriarik egin Ibai Uriarte haurra artatzerakoan. Bizkaiko erietxean egindako ebakuntza horretan arazoak izan ondoren, Madrilen bost organo transplantatu behar izan zizkioten Uriarteri. Osakidetzako langileen profesionaltasuna defendatu du Bengoak. Uriarteren familiak kalte-ordaina eskatu du, Gurutzetako medikuek «huts egite bat» egin zutela argudiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.