Gizartea

Beltzez jantzita, indarkeria matxistaren aurka

'Women in black' deituriko deialdiari loturiko protesta ekintzak egin dituzte gaur Iruñean, Bilbon eta Gasteizen.

'Women in black' ekimena, Iruñeko Gaztelu plazan. IñIGO URIZ, ARGAZKI PRESS
arantxa iraola
2015eko apirilaren 10a
10:51
Entzun

"Oso pozik gaude". May Serrano da proposamenaren antolatzaileetako bat, eta deialdiak izan duen jarraipenaren harira, ezin du poza ezkutatu. "Tristea da, ordea, ekintza hauek egin beharra". Beltzez janzteko deia egiten diete deialdietan parte hartzen duten pertsonei, eta lurrean etzanda egoten dira, indarkeria matxistak lagatzen dituen biktimak gogoan. Euskal Herrian, esaterako, lehen biktima lehengo astean izan zen; gizon batek emaztea hil zuen Gasteizen apirilaren 2an. Bideoa: Iruñeko performance-a (Ahotsa.info).

[YouTube]https://youtu.be/-XBSZWt-ox4[/YouTube]

Maiztasun jakinik gabe egiten dituzte ekintzak Women in Black taldekoek. "Albisteak ikusi eta gehiago ezin dugula sentitzen dugunean, orduan egiten ditugu", azaldu du Serranok. Hego Euskal Herrian bezalaxe, beste hainbat tokitan ere egin dituzte gaur ekintzak, esaterako, Madrilen eta Bartzelonan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.