Estefania Beltran de Heredia Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak ukatu egin du joan den maiatzaren 15ean Urtza Alkortaren atxiloketa Laura Mintegi EH Bilduko eledunarekin negoziatu zuela. Sailburuak jakinarazi du Mintegiri telefonoz deitu ziola atxilotzera zihoazela esateko eta zubian zegoen jende pilaketa ikusirik «erantzukizunez» jokatzea eskatzeko.
«Ez diot neure buruari ezer leporatu behar; egun horretan hitz egin nuen, eta hamaika bider hitz egingo nuke». Horrela erantzun die PSEk, PPk eta UPDk Legebiltzarrean egindako galderei. Hiru alderdi horiek azalpenak eskatu dizkiote sailburuari, atxiloketa egunean EH Bilduko buruarekin hitz egin zuelako.
Beltran de Herediak ukatu egin du Laura Mintegirekin negoziatu zuela
Sailburuak argitu du Alkortaren atxiloketan «erantzukizunez» jokatzeko eskatu ziola EH Bilduko eledunari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu