BILBO. Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak aitortu du Ertzaintzaren pilotakada batez Iñigo Cabacas hil zen polizia operazioan «praxi arazoak eta deskoordinazioa» egon zirela. Gaineratu du gertatutakoaren ondorioz protokoloak, jarduteko erak eta materiala aldatu dituela Ertzaintzak, eta oroitarazi du Rodolfo Ares Segurtasun sailburu zela hasi zela «hausnarketa aro hori». Gainera, EH Bilduri leporatu dio etekin politikoa atera nahi izatea.
Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak ere esan du EH Bildu politikoki «erabiltzen» ari dela Cabacasen heriotza «konponezina», eta nabarmendu du «zoritxarreko gertakari» horrek balio izan duela aritzeko metodologiak aldatzeko. Gainera, oroitarazi du EAJ ez zegoela orduan gobernuan, eta erantzukizuna ez zela izan EAJrena.
Beltran de Heredia: «Praxi akatsa izan zen Cabacasena»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu