Beldur Barik sariak banatu dituzte Agurainen

2021eko azaroaren 27a
00:00
Entzun
AGURAIN. Gazteek indarkeria matxistari buruz hausnartzeko egiten dituzten ikus-entzunezkoak sartitu zituzten atzo iluntzean Agurainen (Araba), Beldur Barik lehiaketan. Emakundek, aldundiek eta EUDELek antolatzen dute programa hori, eta hamabigarren aldia du aurtengoa. Besteak beste, Durangoko, Erandioko (Bizkaia) eta Gasteizko ikasleek egindako lanek jaso zuten aitortza.

Guztira, 400 lan baino gehiago aurkeztu dituzte, iazkoaren bikoitza; gehienak taldean egindakoak dira, eta horrek, antolatzaileen arabera, gogoeta prozesuak bideratu ditu. Hainbat gai jorratu dituzte: rol eta estereotipo sexisten haustura, indarkeria matxista bikotean, kaleko jazarpena...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.