Hilberria

Begoña Arregi hil da, Ibarretxe lehendakariaren emaztea

Udan atzeman zioten gaitz baten ondorioz hil da, 66 urterekin.

Ibarretxe eta Arregi, Bilbon, 2009an. MIGUEL TOÑA / EFE
Ibarretxe eta Arregi, Bilbon, 2009an. MIGUEL TOÑA / EFE
Paulo Ostolaza.
2024ko abenduaren 30a
10:00
Entzun

Atzo hil zen Begoña Arregi, Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiaren emaztea. Udan atzeman zioten gaitz baten ondorioz zendu da. Laudioko Larrazabal auzoan (Araba) jaioa zen, 1958. urtean, eta bi alaba zituen. Altzairu enpresa batean jardun zuen lanean hainbat urtez, administrazio lanetan.

Sare sozialetan Joseba Azkarraga Sare Herritarreko bozeramaileak eman zuen albistea lehenik, Ibarretxeren garaian Eusko Jaurlaritzako sailburu izandakoak: «Inoiz ez bezala zurekin nago, Ibarretxe lehendakaria. Inoiz ez dugu bere irribarrea eta alaitasuna ahaztuko».

Berehala heldu ziren erreakzio gehiago. Andoni Ortuzar EBB Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak doluminak eman zizkien Ibarretxeri eta haren alabei. «Begok bazekien bigarren planoan egoten baina konpromiso abertzale argi batekin», idatzi du. Arregi gogoan izan dute, besteak beste, Imanol Pradales Jaurlaritzako lehendakariak, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak eta Carlos Iturgaiz EAEko PPko buru ohiak.

Kataluniako ordezkari politiko ugarik ere helarazi dizkiote doluminak Ibarretxeri, esaterako, Carles Puigdemont eta Quim Torra Generalitateko presidente ohiek eta Jordi Turull JxCateko idazkari nagusiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.