Bederatzi urteko kartzela zigorra jarri diote tatuatzaile aritzen zen gizon bati, abusuak egiteagatik

Iruñeko Zigor Auzitegiak jarri du zigorra. Lau neskak salatu zituzten gizonaren erasoak, eta adingabeak ziren horietako bi.

Indarkeria matxistaren kontrako mobilizazio bat, azaroaren 25ean, Iruñean. IÑIGO URIZ / FOKU
Indarkeria matxistaren kontrako mobilizazio bat, azaroaren 25ean, Iruñean. IÑIGO URIZ / FOKU
arantxa iraola
2025eko urtarrilaren 11
20:40
Entzun

Nafarroan tatuajeak egiten zituen gizon baten kontrako epaia eman du Iruñeko Zigor Auzitegiak: bederatzi urte eta 11 hilabeteko zigorra bete beharko du. Epaiaren arabera, tatuajeak egin bitartean sexu abusuak egin zizkien lau emakumeri. Adingabeak ziren horietako bi.

2020. eta 2021. urteen jiran egindakoak dira abusuak, gizonak tatuajeak eta masajeak egiteko zuen gela batean. Hainbat iturriren arabera, ez zuen hori ogibide, baina bere kabuz egiten zituen zenbait tatuaje, gertukoen artean eta. Hain justu, biktimetako biren senidea da. Gizonak partez edo erabat biluzarazten zituen emakumeak, eta ukituak egiten zizkien. Masajeak zirela esaten zien, eta minari aurre egiteko onak zirela.

Epaileak adierazi du andreen salaketak «egituratuak eta zentzuz» jositakoak direla, eta zigortu egin behar dela gizona. «Irmoak dira, xehetasunez eta min handiz kontatu dituzte», sententzian jaso duenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.