EUSKAL PRESOAK

Bederatzi euskal preso Euskal Herriratuko dituzte

Andoni Goikoetxea eta Joanes Larretxea Martutenera ekarriko dituzte; Ibai Beobide, Jon Crespo eta Joseba Borde, Basaurira; Unai Bilbao eta Alaitz Aramendi, Zaballara; eta Igor Portu eta Jesus Maria Gomez Ezkerro, Iruñera. Gomez eta Crespo, gainera, hirugarren graduan jarriko dituzte.

Sareren agerraldi bat, joan den larunbatean. IÑIGO URIZ / FOKU
maddi ane txoperena iribarren
2021eko irailaren 29a
15:29
Entzun

Espainiako Espetxe Erakundeek iragarri dutenez, bederatzi euskal preso ekarriko dituzte Euskal Herrira: bi Martutenera (Donostia), hiru Basaurira (Bizkaia), bi Zaballara (Araba) eta bertze bi Iruñera. Bi euskal presori, gainera, hirugarren gradua emanen diete.

Martutenera ekarriko dituztenak Andoni Goikoetxea eta Joanes Larretxea dira: Dueson zegoen Goikoetxea (Kantabria, Espainia, 170 kilometro), eta Villabonan Larretxea (Asturias, Espainia, 385 kilometro). Basaurira Ibai Beobide, Jon Crespo eta Joseba Borde ekarriko dituzte, Burgosetik (Espainia, 215 kilometro) eta Duesotik, hurrenez hurren. Zaballara Unai Bilbao eta Alaitz Aramendi ekarriko dituzte, Darocatik (Zaragoza, Espainia 345 kilometro) eta Brievatik (Espainia, 475 kilometro). Iruñera, azkenik, Igor Portu eta Jesus Maria Gomez Ezkerro ekarriko dituzte, Darocatik eta Villabonatik. Hirugarren gradua Gomezi eta Crespori emanen diete.

Azken asteetan batere iragarpenik egin gabe egon ondotik etorri da gaurkoa. Azkeneko mugimenduen iragarpena abuztuaren 31n egin zuten Espainiako Espetxe Erakundeek.

70etik goiti Euskal Herrian

Gaur egun 63 euskal preso daude Euskal Herriko kartzeletan. Bertze bik iragarria dute lehendik Euskal Herriratuko dituztela, beraz, horiek eta gaurko mugimenduak gauzatzen direnean, 74 izanen dira Euskal Herrian egonen direnak. Hau da, euskal presoen %36tik gora.

Sarek deituta, bertzalde, euskal presoen eskubideen aldeko martxa hasiko dute gaur. Lesakatik abiatuko da protesta, 18:00etan, eta Berriozarrera larunbatean ailegatuko da. 352 kilometro, 74 errelebo eta 72 ordu eginen dituzte ibilian, euskal presoak «etxean izateraino».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.