Beasaingo (Gipuzkoa) tren geltokian 30 urteko gizon bat hil da gaur goizean, trenak harrapatuta, 07:30 aldera. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko, baina oraingoz ez du xehetasun gehiago eman.
Tren zerbitzua ez da eten, baina Donostiako noranzkoan hogei minutu inguruko atzerapenak izan dira.