«Ez dut hitzik esateko zer esan nahi duen sari hau jasotzeak». Pandemia garaiaren ondorioz ezarritako prebentzio neurriek hoztasuna eman arren, Rene Cassin saria jasotzeko ekitaldian hunkituta zegoen Carlos Martin Beristain medikua, atzo. Guatemalan, Kolonbian, Mendebaldeko Saharan, Mexikon eta Euskal Herrian, Glencree programaren eta torturaren inguruko ikerketaren bidez, desagertuen eta biktimen aldeko lanean aritu da Beristain, eta Eusko Jaurlaritzak Rene Cassin saria eman dio horregatik. Irati Agirreazkuenagak, Eduardo Galeanoren poema bat irakurri, eta azaldu zuen gogora ekarri ziolaBeristainen ibilbidea: «Bazterrekotzat jotzen diren horiek besarkaden planora ekartzeko egiten duzun lan nekaezinagatik».
Ordu erdi pasa iraun zuen ekitaldiak, eta Beristainen ibilbidearen errepasoa egin zuten. Euskal Herrian gizartea polarizatuta zen garaian «bere tokian egoten jakin» zuela azpimarratu zuen epaimahaiak, «muturrean diren jarrerak desegiten eta gizartea elkarrengana biltzen».
Baztertuen alde egindako lana aitortu diote Carlos Beristaini
Hunkituta, Rene Cassin saria jaso du mediku bilbotarrak, nazioartean eta Euskal Herrian giza eskubideen alde egindako guztiagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu