Iaz Jon Sarasuak kontakizun berri baten beharraz egin gogoetatik, Ipar Euskal Herrian zentratu duzue. Zergatik?
Pentsatu bezala hasi ginen, lau publiko mota izanez jomugan: burasoak, gazteak, eragile sozioekonomikoak eta kanpotik jin berriak. Atera da bazela diskurtso orokor bat ez ahanztekoa bidean: euskal komunitatearena. Sarasuaren ekarpenarekin lotu dut, batzuk frustratuak baitziren publiko horiei buruz joatearekin. Agertu da beste frustrazio bat: gogoeta hau behar genuela bukatu.
«Zaku huste» ariketak izan dituzue. Zer jalgi da?
Euskararen prestigiorik eza; euskaldunon diskriminazioa eta barne gatazkak; eta instituzioen tokia azkar galdekatzea. Bazen zaku huste horren beharra. Agertu da babes puntu bat eskas zela erakundeetatik; gehiago sustapenean ari zirela, baina babes funtzio hori interesgarria da: euskaldunak nola babestuak diren euskaraz bizitzeko egunerokoan Iparraldean.
Beste adierazpen ohargarririk ikusi duzu?
Jendeak aski fite baztertu duela euskararen salbatzearen istorio hori. Gehiago zentratu da hizkuntza komunitatean. Hor baditugula gauzak egiteko: euskara oraindik ez dakienari ongietorri egiteko, hizkuntz komunitate bat baduela, komunitate hori ez dela agerian eta guk nahi dugula agerian eman, hari ere bidea errazteko. Errateko ezen hizkuntza gabe bizitzen ahal dela, baina nahi badu euskaldun izan eta gure kultura zinez barnetik bizi, hizkuntza beharrezkoa duela. Azken gauza da behar genukeela hizkuntzaren auzi hau munduan kokatu.
Xan Aire. Erabil kolektiboko kidea
«Bazen zaku huste horren egiteko beharra»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu