«Batzokien aurkako jazarpen kanpaina» salatu du EAJk

2021eko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
BILBO. Zaldibarko batzokian (Bizkaia) Ertzaintzaren aurkako kartelak jarri eta zakurrei jarri ohi zaizkien mozalak zintzilikatu zituzten herenegun gauean. EAJko Bizkai Buru Batzarrak jakinarazi duenez, maiatza hasi zenetik hamabi batzokitan pintaketak egin edo kartelak jarri dituzte, eta, beraz, salatu du «jazarpen, mehatxu eta hertsapen kanpaina» bat dagoela Bizkaiko batzokien kontra. «Halako ekintza kolektibo eta antolatuak berehala eteteko» eskatu du, «amorru eta gatazka giroa sortzea baino ez baitute helburu». Gertaerak gaitzetsi ditu BBBk, eta beste alderdiei eskatu die gauza bera egiteko. Zaldibarko batzokian jarri duten kartelak Ernai gazte antolakundearen ikurra darama, eta, Radio Euskadin, Andoni Ortuzar EAJko EBBko lehendakariak ezker subiranistari zuzendu dio kritika: «Sorturen gazteria hiru zatitan banatuta dago. Adar ofizialak nola erakutsi nahi du abangoardia izaten jarraitu nahi duela? EAJri egurra emanez. Hori da tristea: beren kontraesanak ezkutatzeko, EAJ astintzen dutela, eta EAJ nekatuta dago».

Gaiaz galdetu diote Jone Goirizelaia EH Bilduko Bilboko zinegotziari Onda Vasca irratian, eta adierazi du indar subiranista ez datorrela bat alderdi politikoen egoitzetan pintaketak egitearekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.