Baterajotze berri bat eginen dute urrian, Usurbilen

Agerraldia Usurbilen, atzo. A.C. / FOKU.
2023ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
USURBIL.Euskal Herriko Neska Gazteek Usurbilen (Gipuzkoa) atzo egin zuten agerraldian azaldu zuten deitua duten greba feminista orokorraren bidez exijitu nahi dutela «zaintza eskubidea izatea eta lan horren gaineko erabaki gaitasun kolektiboa edukitzea». Grebarako antolatzen dabiltza, baina badakite gazteek behar dutela «antolaketa propio bat». Horretarako, greba baino lehen Baterajotze berri bat eginen dute Usurbilen urriaren 13an, 14an eta 15ean: «Gure potentzialtasuna artikulatu, norabideratu eta nola kristalizatu erabakitzeko».

Adierazi zuten orain arte «mugimendu feministatik mobilizazio gaitasun ikaragarria erakutsi» dela, eta antolatzen ari diren grebaz baliatuko direla, bertzeak bertze, «errotiko aldaketak eragin eta exijitzeko, eta urgentziazkoak diren aldaketak abiatzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.