Irudia Donostia

Batasunaren aldeko lana eskertzeko

GORKA RUBIO / ARP.
2017ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Ibon Sarasola euskaltzainak jaso du Anton Abadia saria aurten, euskara batuaren alde egindako lanaren eskergarri. Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen du sari hori, urtero; aitortza emateko ekitaldia atzo egin zuten, diputazioaren egoitzan. Hainbat instituziotako ordezkariak bildu ziren ekitaldira, eta euskalgintzako eragile ugari. Ekitaldi berezia egin zuten: irratiko estudio gisa atondu zuten aretoa, eta irratsaio gisa egin zuten saioa, Maite Artola Euskadi Irratiko kazetariak gidatuta —astero Artolarekin izaten da irratian Sarasola—. Itxaropentsu agertu zen Sarasola euskara batuaren geroarekin, «bi belaunalditan» batuan egitea normalduko delakoan. Gogora ekarri zuen Koldo Mitxelenarekin izandako harremana. «Dakidanaren erdia, gutxienez, Mitxelenari zor diot». Txillardegik euskara batuaren alde egindako lana ere goraipatu zuen. «Izan duen baino aitortza handiagoa beharko luke». Euskalkiez eta euskara batuaz ere aritu zen: «euskalkien apologia» deitoratu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.