Basurtuko ospitaleko erditze gelak itxi egin dituzte, COVID-19 kasu bat dela eta

Iragarri dutenez, 32 pertsona gaixotu dira Basurtuko ospitaleko agerraldian —atzo baino hiru gehiago—, eta bi lagun hil.

Basurtuko ospitalea, artxiboko irudian. LUIS TEJIDO / EFE
Irati Urdalleta Lete.
2020ko ekainaren 12a
12:41
Entzun

Basurtuko ospitaleko egoera zailtzen ari da azken orduetan. Izan ere, koronabirus agerraldi bat izateaz gain, Iturrizar pabiloiko erditze gelak itxi behar izan dituzte, COVID-19 kasu bat agertu delako.

El Correo egunkariaren arabera, badirudi ospitaleratu zutenean emakumeak negatibo eman zuela PCR proban, baina positibo eman du berriz proba egin diotenean. Oraindik ziurtatzeko dago positiboak zerikusirik duen ospitale bereko Revilla pabiloian atzeman duten koronabirus agerraldiarekin. Egunkariak adierazi duenez, erditzeak Gurutzetako ospitalera bideratzen ari dira. Efe berri agentziak erantsi du sindikatuek ziurtatu dutela Iturrizar pabiloiak —ginekologiara eta amatasunera bideratuta dago— irekita jarraitzen duela larrialdietarako.

Eusko Jaurlaritzak Osasun sailburu Nekane Murgak eman dituen azken datuetan agertzen denez, beste hiru kasu detektatu dituzte Basurtuko agerraldian, eta guztira 32 pertsonak eman dute positibo: hamabi profesionalek, hamabi gaixok eta zortzi bisitarik edo horien kontaktu estuek.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.