SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eta Basurtu Bizirik koordinakundeak manifestazioa egin dute Bilbon, «Osakidetzako gabeziak salatzeko» eta Basurtuko Bihotzeko Kirurgia zerbitzua itxi ez dezatela eskatzeko. Manifestazioa Basurtuko erietxetik abiatu da, eta Jesusen Bihotza plazan amaitu da, Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean.
Sindikatuen ustez, Basurtun bihotzeko kirurgiaren inguruan sorturiko gatazka «Osakidetzaren jarrera inposatzailearen adibide argia» da, eta hura ixtea «guztien aurka» hartutako erabakia dela, langileak, sindikatuak, herritarrak eta epaileak ere horren kontra agertu direlako.
Arabako Administrazio Auzitegiak behin-behinean erabaki zuen bertan behera uztea zerbitzua ixteko neurria. Manifestaziora deitu duten sindikatuek eskatu diote Osakidetzari ez dezala auto hori errekurritu, atzera egin dezala hartutako erabakian, eta «negoziazioaren bidea» har dezala berriro.
Kargugabetzeak
Donostialdeko ESI erakunde sanitario integratuaren zuzendari kudeatzaile Itziar Perez kargutik kendu du Osakidetzak. Perezek mezu baten bidez eman die horren berri orain arte bere ardurapekoak izan diren langileei, eta, mezu horretan adierazi duenez, «Osakidetzaren Zuzendaritza Nagusiarekin eta Osasun Sailarekin lerrokaturik ez egotea» izan da Osakidetzak eman dion argudioa kargugabetzea arrazoitzeko. Donostia erietxeko zuzendari mediku Idoia Gurrutxaga ere kargutik kendu dute.
Basurtuko bihotz kirurgiako zerbitzuari eusteko eskatu dute
«Guztien aurka hartutako erabakia» salatu dute Bilbon. Osakidetzak kargutik kendu ditu Donostiako osasun zerbitzuko arduradun bi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu