Eduardo Maiz Bilboko Basurtuko ospitaleko zuzendariak eta Jose Luis Sabas Santa Marina erietxekoak dimisioa eman dute, Osakidetzak ezarritako protokoloa bete ez eta COVID-19aren aurkako txertoa jarri dutelako. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak berretsi du bi zuzendariei ez zegokiela txertatzea. Gotzone Sagardui sailburuak, berriz, atzo legebiltzarrean azpimarratu zuen txertoa nork hartu behar duen zehazten duten protokoloak «argiak eta zorrotzak» direla, eta errespetatu egin behar direla, «beti, aitzakiarik gabe».
Bilboko EAJko kide ezagunak dira Sabas eta Maiz: udal zinegotzi izan ziren urte luzez; ETS Euskal Trenbide Sareko zuzendari ere izana da Sabas. Maizek adierazi du «profesionalki garai gogorrak» bizi izan dituela izurritearen ondorioz, eta barkamena ere eskatu du, «noizbait huts egin badut zerbaitetan».
Ikerketa eske
EH Bilduren arabera, kargudun horiek txertoa jartzeak «alde positiboa» ere badu, agerian utzi baitu txertaketa kanpaina azkartzearen premia. Elkarrekin Podemosek, berriz, «autokritika sendoa» egin beharra aipatu du, eta EAJk adierazi du Osasun Sailak «irmotasunez» jokatzen duela. LAB eta ELA sindikatuek gertatutakoa gaitzetsi dute, eta ikerketa bat eskatu dute.
Koronabirusa
Basurtu eta Santa Marinako zuzendariek kargua utzi dute
COVID-19aren aurkako txertoa jarri dute, irizpideak urratuta. Sagarduik adierazi du protokoloak «aitzakiarik gabe» errespetatu behar direla
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu