Bastida

Bastidako EAJko hiru zinegotziek alderdia utzi dute

Amaia Prietok adierazi du hiru zinegotziek «ezinegona eta nazka» sentitzen dutela.

Bastidako udal gobernua osatzeko bilkura, gaur. MIKEL OTERO / EH BILDU
inaut matauko rada
2023ko ekainaren 17a
14:23
Entzun

Bastidan, PPren esku geratu da alkatetza, EAJk ez baitu hautagaitzarik aurkeztu aginte makila eskuratzeko. Aurkeztu izan balitz, EH Bilduren botoa izango luke, eta horrekin, agintea, baina ez da horrela suertatu. Hautaketaren ostean, Amaia Prieto EAJko hautatuak adierazi du hiru zinegotziek alderdi jeltzalea uzteko erabakia hartu dutela.

Prietoren arabera, negoziazioak Euskadi Buru Batzarretik egin dira; hautagaitza propio bat aurkezteko tarterik gabe utzi dituztela adierazi du: «Horrek hautagaitza hau ezinegonez eta nazkaz betearazi du. Hori dela eta, guztiz aldentzen gara EAJtik». Zentsura mozio bat aurkezteko aukera mahai gainean utzi dute.

EH Bilduri eskerrak eman dizkio, haren botoak «baldintzarik gabe» EAJri eskaintzeagatik, PPk gobernatu ez zezan. Eduardo Barinagak, EAJko Bastidako alkategaiak, dimisioa eman zuen herenegun, Araba Buru Batzarrak alkatetzara aurkeztea ukatu ziolako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.