Emakumeen kontrako indarkeria

Basauriko Udala akusazio partikularra izango da atzo hil zuten emakumearen auzian

Basauriko (Bizkaia) Udalak Bozeramaileen Batzordea bildu du gaur, atzo ustez senarrak hildako emakumearen heriotza gaitzesteko. Bilera horretan hilketa "erabat " gaitzesteaz gain, orain bi urte jazotako beste emakume baten hilketan bezala, Udala akusazio partikularra izango dela erabaki dute. Halaber, bihar astearterako elkarretaratzea deitu du Arizgoiti enparantzan, 12:30etan.

2004ko abenduaren 13a
15:49
Entzun
54 urteko emakumea atzo bere etxean aurkitu zuten hilotz, labankada arrastoekin, eta leku berean haren 60 urteko senarra. Gizonezkoak zauriak zituen eskuturretan, agi denez, bere buruaz beste egiten saiatu zelako. Banatzeko prozesuan zen bikotea. Ertzaintzak senarra atxilotu du hiltzailea bera delakoan.

Bilboko 9. Instrukzio Epaitegiak sekretupean ezarri du sumarioa.

Labankadak ez ezik, beste indarkeria zantzu asko zeuzkan emakumezkoaren gorpuak.

Bikoteak hiru seme-alaba zituen, guztiak adin nagusikoak.

Gaitzespena agertzeaz gain, familiari doluminak adierazi dizkio Basauriko Udalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.