Amnistiaren Aldeko Mugimenduak eta Askapenak jakinarazi dutenez, Gabi Basañez, Walter Wendelin eta Unai Vazquez Askapenako kideak libre geratuko dira datozen orduetan, bermea ordainduta. Iazko irailean atxilotu zituen Espainiako Poliziak, Askapenaren aurkako polizia operazioan. 60.000na euroko bermea jarri beharko dute hirurek espetxetik ateratzeko. Askapenak BERRIAri jakinarazi dionez, atzo ordaintzea nahi zuten, baina litekeena da bihar arte atzeratzea.
Askapenaren aurkako auzian zortzi lagun atxilotu zituzten, eta epaiketa egiteke dago. ETAren nazioarteko sarearen kide izatea eta besteak beste Kolonbiako FARC talde armatu iraultzailearekin harremanak izatea leporatzen die epaileak. Askapenak «auzi, kriminalizazio eta mehatxuen gainetik» bere lanean jarraitzeko «asmo irmoa» berretsi zuen atzo komunikabideetara igorritako ohar batean: «Elkartasun internazionalista elkartasunaren kriminalizazioari gailenduko zaio!», adierazi du.
Basañez, Wendelin eta Vazquez libre aterako dira, bermea ordainduta
Iazko irailean atxilotu zituzten hirurak, Espainiako Poliziak Askapenaren kontra egin zuen operazioan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu