Basagoitik agur esan dio legebiltzarrari, bere eginbeharra bete duela sinetsita
Agur esan zion atzo Antonio Basagoiti EAEko PPko presidente ohiak Eusko Legebiltzarrari. Azken eguna zuen atzo legebiltzarkide moduan, politika utzi eta Mexikora lanera joan baino lehen. Legebiltzarkide akta utzi zuen osoko bilkura amaitzerakoan. Aurretik, EH Bildukoak ez gainerako taldeetako legebiltzarkideak eta kazetariak agurtu zituen.PPko buru ohiak eskertu egin zituen alderdi «demokratikoek» helarazitako babes mezuak, eta «zortea» opatu zien denei.Politika uzteagatik «penatuta» dagoela aitortu zuen, baina herritarren ordezkari gisa bere eginbeharra bete duen uste osoarekin doala gaineratu zuen. Atzera begira jarrita, jakinarazi zuen bere ibilbide politikoaren poz handiena PSErekin egindako ituna izan zela, eta unerik txarrena, berriz,Bilduren eta Sorturen legeztatzeak izan direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu