«Pertsonalki nahiz politikoki barrua astintzen duen eta inoiz gertatu behar ez zuen gertakari horietako bat izan zen». Hala mintzatu da ezker abertzaleko kide Pernando Barrena, Ernest Lluch politikari eta irakaslearen hilketari buruz, Radio Euskadin egindako elkarrizketan. Hain zuzen, Bartzelonako Unibertsitatean izango da gaur Barrena, Ernest Lluch fundazioak antolatutako Euskadiri buruzko III. jardunaldietan. Arratsaldean, gainera, biktimei eta berradiskidetzeari buruzko hitzaldia eskainiko du.
«Urratsa, baina oso txikia»
Eusko Jaurlaritzak 1960 eta 1978 artean Espaniako Estatuak eragindako zortzi biktima aitortu izanaz ere aritu da Barrena: «Urrats interesgarria eta positiboa da». Dena den, «oso urrats txikia» dela uste du, denbora muga hori jartzeak gerora indarkeria politikoa jasan dutenei biktima izaera ukatzen dielako. «Biktima guztiek dute herri honen memoria kolektiboan aintzat hartuak izateko eskubidea», esan du.
Barrenak dio Lluchen hilketak «barrua astindu» ziola pertsonalki eta politikoki
Gaur Ernest Lluch fundazioak antolatu dituen jardunaldietan izango da ezker abertzaleko kidea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu