EH Bilduko kideek berretsi dute Pernando Barrena izango dela koalizioaren hautagaia Europako hauteskundeetan. Botoa eman dutenen %82,36k Barrenaren alde egin dute, %13,78k ezezkoa eman dute, eta %3,83k zuri bozkatu dute.
Hasieran, Josu Juaristik izan behar zuen EH Bilduren hautagaia, baina joan den astean dimisioa eman zuen, bikotekide ohiarekin «jarrera ez-onargarriak» izan zituela eta. Barrena bigarrena izango da Orain Errepublikak hauteskunde koalizioaren zerrendan.
Barrena Europako hauteskundeetako hautagai izango da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu