Barredak uste du Rajoyk ez dituela babestu behar Urkulluren «eskaerak»
PPko diputatuak dio Espainiako Gobernuak orain arte bezala jokatu behar duela espetxe politikaren alorrean
Leopoldo Barredaren ustez, Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuak ez lituzke babestu behar espetxe politikari buruz Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eginiko eskaerak. «[Espainiako] Gobernua argia izan da orain arte, eta hala izan beharko luke aurrerantzean ere», esan du PPko diputatuak Onda Vasca irratian eginiko elkarrizketa batean. Zenbait komunikabidek jakinarazi dutenez, Urkullu eta Rajoyk bilera bat egin zuten uztailaren 15ean, eta, bertan, Jaurlaritzako lehendakariak Espainiako gobernuburuari jakinarazi zion zein den bere asmoa ETAk armak uzte baditu. «Gai honetan ez du erantzunik egon behar», esan du Barredak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu