Barne ministroak Barrena eta Zabaletaren kontra egin du
«Terrorismoa goratzea» egotzi nahi die Espainiako Barne ministro Jorge Fernandez Diazek Pernando Barrena Sortuko bozeramaileari eta Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileari. Xabier Lopez Peñaren heriotzaren ostean egindako adierazpenengatik nahi du Barrena zigortzea, eta Zabaleta, berriz, Laura Mintegi EH Bilduko legebiltzarkidearen adierazpen batzuen ondotik esandakoengatik. Zigortu al ditzaketen ikusteko, fiskaltzari igorri dizkio adierazpenak. Presoaren heriotza «estatuen jarreraren ondorio» dela esan zuen Barrenak igandean, Aberri Egunean. Zabaletak, berriz, esan zuen GALeko «mertzenarioak» ezin daitezkeela alderatu «konbentzituta» aritu ziren «borrokalariekin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu