Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Kanpaina
Barne Ministerioak segurtasun neurriak areagotuko ditu kanpainan
MADRIL. Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak «terrorismoaren» kontrako segurtasun neurriak areagotu egingo ditu Gorteetarako hauteskunde kanpainan. Hurrengo astean Aste Santua izateak ere eragin du neurri gehiago hartzeko erabakian, ministerioko iturriek azaldu dutenez. Alertaren laugarren maila ezarrita, baliabide gehiago erabiliko dituzte, segurtasuna bermatu nahian, gaurtik hauteskunde biharamunera arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu