Uxue Barkos NaBaiko Iruñeko zinegotzi eta Espainiako parlamentariak auzitara eraman ditu Ana Pineda UPNko Iruñeko hautetsi ohia eta Iñigo Uharte Iruñeko Udaleko Ogasun Batzordeko zuzendaria, biok Twitterren bere bularreko minbiziagatik iruzkinak egin zituztelako. Pinedak eta Uhartek joan den martxoaren 18an idatzi zuten helburu politikoekin gaitzaren erabilpena egin zuela Barkosek.
Barkosek atzera egiteko eskatu zien, baita iruzkinak saretik kentzeko ere. Nafarroako Epaitegiak deklaratzera deitu ditu gaur Pineda eta Uharte, baina hauek ez dute atzera egin. Ondorioz, NaBaiko politikariak auzitara eramatea erabaki du.