politika

Barkosek uko egin dio forudun izateari, dieten auzian iker dezaten errazteko

Iruñeko Udaleko dietak kobratzeagatik ikerketa hasi du Nafarroako Fiskaltzak.

2013ko ekainaren 25a
19:50
Entzun

Espainiako Kongresuko parlamentari izateak egiten zuen Uxue Barkos forudun, eta, ondorioz, ezin zuten epaitu Nafarroan, Barcinarekin gertatzen den bezala. Geroa Baiko parlamentariak, ordea, uko egin dio eskubide horri, Nafarroako Fiskaltzak Iruñeko Udalean kobratu zituen dieten inguruan ikerketa hasiko duela jakin duenean.

Barkosek eman dio horren berri fiskaltzari, nahiz eta deliturik inputatzen ez zaion. Zenbait bileratan kobratu zituen dieten inguruan nahi dute ikertu, eta ikerketa bultzatzeko hartu du erabakia. Bere lan publikoaren gainean "gardentasun erabatekoa izan dadin" eman du laguntza.

Hala ere, Geroa Baik zehaztu du Barkosek ez zuela kobratu ez zegokion dietarik, "Iruñeko Udalaren ekonomia eta administrazio kontrol organoek eta Kontuen Ganberak baieztatu duten moduan".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.