Gaur goizaldean, gizonezko bat hil da Barakaldon (Bizkaia), seigarren solairu batetik erorita. San Bizente auzoan gertatu da. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ertzainek ikerketa bat abiatu dute zer gertatu zaion argitzeko.
Gertaeraren berri izan orduko joan dira ertzainak eta udaltzainak gizona erori den tokira, larrialdi zerbitzuekin batera, baina, adierazi dutenez, ezin izan dute deus egin hura bere onera ekartzeko. Bilboko Auzitegi Medikuen Patologia Zerbitzura eraman dute gorpua, autopsia egin diezaioten.
Barakaldon hil den gizon baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza
Seigarren solairu batetik erorita hil da, goizaldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu