Balluerkak nabarmendu du EHU errotu eta nazioartekotu egin dela

EHUko errektoreak azken aldiz hasiera eman dio ikasturte bati, 2020-2021ekoari. Iñigo Urkulluk aurtengo xedetzat du egoera gainditzea

Balluerka eta Urkullu elkar agurtzen. MARISOL RAMIREZ / FOKU.
Maria Ortega Zubiate
2020ko irailaren 15a
00:00
Entzun
Bere agintaldiko azken kurtsoari hasiera eman zion atzo Nekane Balluerka EHUko errektoreak. Ekitaldian, 2017-2021eko legealdian egindako aurrerapenen errepasoa egin du Balluerkak, batez ere pandemiak kolpatutako azken kurtsoarena. Euskal Herrian errotu eta nazioartekotzean urrats sendoak egin dituela nabarmendu du, eta jendaurrean eskertu nahi izan du EHUren komunitateak pandemia egoeran egindako aparteko esfortzua.

Azaldu duenez, bere agintaldian hainbat ertz jorratu dituzte, sektore askori ekarpenak eginez. Zientzia ikerketa unibertsitatearen «identitatearen zutabeetako bat»dela adierazi du; globalizazioaz, euskal kulturaren sustapenaz eta emakumeen lidergoa bultzatzeaz ahaztu gabe; hain zuzen ere, EHU feminismoaren erreferente bilakatu dela uste du.

EHU «euskararekin konprometitua eta gainerako kulturetara irekia» dagoela ere adierazi du; horren adibidetzat jarri ditu osorik ingelesez irakatsiko diren lehen titulazioak eratu izana eta nahitaezko irakasgaien euskarazko eskaintza %98 izatea, 2017an baino lau puntu gehiagokoa.

Unibertsitate eraldatzailea

Iñigo Urkullu lehendakariak unibertsitateak eraldatzailea izan behar duela esanez hasi du bere hitzaldia; eta gehitu «egoera gainditzea» dela ikasturteko xedea. Bere aldetik, unibertsitate sistema publikorako lege berria ezartzeko asmoa adierazi du Urkulluk, baita berdintasuna eta euskara bultzatzekoa ere. Beken sistema eta lan mundurakotrantsizioa indartuko dutela ere esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.