Balluerkak irabazi du Euskadi Ikerkuntza Saria

2022ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Nekane Balluerka psikologoari eman diote 2021eko Euskadi Ikerkuntza Saria. Balluerka EHUko errektorea izan zen 2017tik 2020ra, eta Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia Saileko katedraduna da gaur egun.

Balluerkaren lan zientifikoaz gain, epaimahaiak haren ikerketa karrera azpimarratu du, baita «lidergo zientifikorako duen gaitasuna» ere, eta «jokabide zientzien metodologiari buruz egindako ikerketak Euskadin izan duen eragin handia». Hezkuntza Sailak urtero antolatzen du Euskadi Ikerkuntza Saria. Urte bakoitietan —hala izan da 2021eko deialdian—, Gizarte Zientzien eta Humanitateen arloko profesionalen lana aitortzen du sariak; urte bikoitietan, berriz, Zientzia eta Teknologia modalitatean egiten da deialdia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.