Apirilaren 6an bi hilabete beteko dira Eitzagako zabortegia amildu zenetik. Ordutik, desagertuta daude Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileak, milaka tona zaborren azpian. Data hori kontuan izanik, mobilizatzeko deia egin du Zadibar Argitu plataformak, konfinatuta egon arren. Horretarako, asteleheneko 20:30ean balkoietara atera eta «burrunba» egiteko eskatu dute, bost minutuz. Ondoren, kandelak eta argiak pizteko deia egin dute, bi langileen omenez.
«Ez dakigu nola esan. Nahikoa da. Langileak aurkitu behar dituzte, beharrezko baliabide guztiak jarrita», adierazi du plataformak, komunikatu baten bidez. Gaineratu dute lanean jarraituko dutela «langileak aurkitu arte», eta herritarren osasuna babesteko. Plataformaren ustez, beharrezkoa da zabortegian dauden hondakinak aztertu eta horien berri ematea, eta instalazioetan gertatutakoaren azalpenak jasotzea. Uneotan Eitzagako zabortegian martxan dauden lanen inguruan, beharginen segurtasuna bermatzeko neurriak exijitu dituzte.
Zaldibar Argitu plataformak erantzukizunak ere eskatu ditu, azpimarratuta «erantzule zuzenak egon arren» inork ez dituela «erantzukizunak bere gain hartu». Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburu Iñaki Arriolari egin diote erreferentzia, «dimititu behar duela» nabarmenduta. «Ezin dute beste alde batera begiratu. Hemen geratu dena eta gertatzen ari dena oso larria da eta azalpenak merezi eta behar ditugu», azaldu dute.
Bi hilabete Joaquin eta Albertoren berri izan gabe. Bi hilabete gure osasuna arriskuan. Bi hilabete inork erantzukizunik hartu gabe.
— ZALDIBAR ARGITU (@ZaldibarArgitu) April 2, 2020
BURRUNBADA!
👉Apirilak 6
🕣 20:30
ðŸ“ÂÂÂÂÂEtxeko balkoian
Atera zarata eta elkarbanatu argazkiak#joaquinetaalbertogogoan#zaldibarargitupic.twitter.com/JHsBIHkKlp